Udal Elkartearen oharra hondakin handien bilketari buruz

Traducción automática al castellano

Urola Kostako Udal Elkarteak oharra argitaratu du, herritarrei gogorarazteko zein diren etxeko hondakin handiak (altzariak, etxeko tresna elektrikoak, bestelako etxeko tresnak, koltxoiak…) biltzeko egunak. Oharrak honela dio:

Etxeko hondakin handiak horretarako jarritako egunean atera behar dira eta txukun utzi behar dira

Azken asteotan etxeko hondakin handi asko (altzariak, etxeko tresna elektrikoak, bestelako etxeko tresnak, koltxoiak…) agertu da Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian edukiontzien inguruetan, tokatzen ez den egunetan eta narras utzita. Egun bat dago jarrita hondakin horiek ateratzeko.

Noiz atera hondakin handiak:

Aia
Igandetan. 20:00etatik 22:00etara

Getaria
Astelehenetan. 20:00etatik 22:00etara

Orio
Asteartetan. 20:00etatik 22:00etara

Zarautz
Asteazkenetan. 20:00etatik 22:00etara

Zumaia
Ostegunetan. 20:00etatik 22:00etara

Hondakin handiak

Hondakin handi gisa hartzen dira tresna eta altzariak, bestela esan, etxebizitza berritu edo aldatzearen ondorioz herritarrek baztertzen dituzten etxeko altzari eta ekipamenduak:

  • altzariak
  • etxeko tresna elektrikoak, handiak eta txikiak
  • informatika eta telekomunikazio ekipoak, kontsumorako aparailu elektronikoak
  • erabili ezin diren etxeko bestelako tresnak

Debekatuta dago:

  • maneiatzeko bitarteko mekanikoak (garabiak, poleak...) behar dituzten hondakinak edo bere horretan garraiatu ahal izatea ezinezko egiten duten hondakinak uztea.
  • hondakin handiekin batera bestelako hondakinak uztea, bereziki eraikuntzako obra txikietako hondakinak, etxeko konponketa eta berritze lanetako hondakinak, pneumatikoak...
  • hondakin handiak uztea Udal Elkarteko zerbitzu teknikoek horretarako ezartzen dituen egun eta ordutegitik kanpora.

Nahi izanez gero, hondakin handiak garbiguneetara eraman daitezke (hiru garbigune ditugu eskualdean, astelehenetik larunbatera zabalik).

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.