Uztaileko eta abuztuko ekitaldien programa argitaratu du Udalak

Traducción automática al castellano

Udalak uztaileko eta abuztuko ekitaldien programa kaleratu berri du. Hau da:

UZTAILAK 6, LARUNBATA
22:00 Eta… zer gehiago? ikuskizuna Arraunetxen, Xabier Lizaso, Andoni Egaña eta German Ormazabalen eskutik.
22:00 Zinea Kalean: Campeones filma hondartzan.

UZTAILAK 11, OSTEGUNA
16:30etik 19:30era Hondarrezko irudiak eta tailerrak hondartzan Andoni Bastarrikaren eskutik.

UZTAILAK 12, OSTIRALA. BISIGUAREN FESTA
20:00 Aurkezpen ekitaldia plazan.
21:00 Afaria Herriko Plazan.

UZTAILAK 13, LARUNBATA. BISIGUAREN FESTA
12:00 Marmitakoa Herriko Plazan. Razioak salgai 2 eurotan.
14:00 Bazkaria Herriko Plazan.
19:30 Lau bertsolari eta ziaboga bat bertso saioa Herriko Plazan. Amets Arzallus, Jon Maia, Sustrai Colina eta Alaia Martin. Gai-jartzailea: Unai Elizasu
21:00 Afaria Herriko Plazan.

UZTAILAK 14, IGANDEA. BISIGUAREN FESTA
12:00 Bisigu-lehiaketa Orioko elkarte gastronomikoen artean Herriko Plazan.
12:00 Hegaluzea parrilan Eusko Labelen laguntzarekin. Razioak salgai 2 eurotan.
14:00 Bazkaria Herriko Plazan

UZTAILAK 20, LARUNBATA
18:00 VII. ORIO KANPINA BANDERA. EuskoTren ligako 7. estropada.
Ondoren XXIX. ORIOKO KANPINA BANDERA. Eusko Label ligako 9. estropada.

UZTAILAK 21, IGANDEA
18:30 II. ORIO KANPINA BANDERA. KAE-2 ligako 7. estropada.

UZTAILAK 26, OSTIRALA
19:00 Imanol Jazz emanaldia Herriko Plazan.

UZTAILAK 27, LARUNBATA
22:00 Zinea Kalean: Urrezko Iparrorratza filma Ikastola aurreko plazan.

ABUZTUAREN 1etik 18ra
Euskal Zirkoa Mendibeltz futbol zelaiaren ondoan.

ABUZTUAK 2, OSTIRALA
19:30 Broken brothers brass band taldearen kontzertua Herriko Plazan.

ABUZTUAK 10, LARUNBATA
22:10 Zinea Kalean: Harpetarra filma hondartzan.

ABUZTUAK 11, IGANDEA
19:30 Sambastian taldearen kontzertua hondartzan.

ABUZTUAK 16, OSTIRALA
19:30 Paul San Martin & Denis Agenet-en kontzertua Herriko Plazan.

ABUZTUAK 24, LARUNBATA
22:00 Zinea Kalean: Aquaman filma Ikastola aurreko plazan.

ABUZTUAK 25, IGANDEA
19:30 Korrontzi musika taldearen kontzertua Herriko Plazan.

OHARRA: Eguraldi txarra egiten badu, zine-emanaldiak Herriko Plazan izango dira

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.