Ekainaren 20an Zarauzko Modelo Aretoan egindako ospakizunarekin amaitu da Mintzalagun programaren ikasturtea

Traducción automática al castellano

10 urte bete ditu Mintzalagun egitasmoak Urola Kostan eta, hori ospatzeko, ikasturte-bukaerako ekitaldi berezia egin zen Zarauzko Modelo Aretoan ekainaren 20an. Ekitaldi horren bidez eman zitzaion bukaera ikasturteari.

Urtero egin ohi da Mintzalagun programaren ikasturte amaierako ekitaldia, baina aurtengoa berezia eta emozioz kargatutakoa izan zen. Hamarkada bateko ibilbidea jaso zen argazki bidez eta, ondoren, bidelagun nahiz bidelarien lana aitortu eta saritu zen.

Eskualdeko bost udaletako eta AEK-ko euskaltegietako ordezkariek lagunduta, Igor Iturain Udal Elkarteko presidentearen eskutik jaso zituzten sariak parte-hartzaileek. Talde argazkia atera eta mokadutxoa janez bukatu zen ekitaldia.

2009an ekin zitzaion Mintzalagun programari gure eskualdean. Ekimena Urola Kostako Udal Elkartearena eta eskualdeko udalena da. Programa antolatzen eta jarraipena egiten parte hartzen dute Urola Kostako AEK-k, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta udaletako eta Udal Elkarteko euskara-zerbitzuek. Programa dinamizatzeko lanak Urola Kostako AEK-k egiten ditu. Egitasmoak bilakaera ona izan du eta parte-hartzaile kopuruak nabarmen egin du gora urtez urte.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.