Udal Liburutegiak asteartean irekiko ditu berriz ateak, Liburuaren Egunarekin

Traducción automática al castellano

Datorren asteartean, apirilak 23, zabalduko da Liburutegia, egokitze-lanak bukatu eta gero.

Udal Liburutegia egokitzeko lan nagusiak otsailean eta martxoan egin dira eta, ondorioz, ia bi hilabete egon da jendearentzat itxita.

Apal eta altzari berriak eta Haur Txokoa

Liburutegiko apal guztiak aldatu eta metalezko berriak jarri ditu Udalak, kolore zurikoak. Haur eta helduentzako mahai, aulki eta bestelako altzariak ere berritu ditu eta, horrez gain, haur txikienentzako txoko berri bat eratu du, kristalezko itxitura baten barruan, haurrak eroso egon ahal izateko, liburutegiaren beste erabiltzaileei trabarik sortu gabe.

Kristalezko ate automatikoa ere jarri da Liburutegiaren sarreran eta, oro har, aretoak askoz itxura argitsuagoa du orain.

Argazkietan ikusi daiteke nola geratu den liburutegia, egokitze-lanak egin eta gero.

50.000 euroko gastua

Udalak 50.000 euro inbertitu ditu, guztira, goian aipatutako egokitzapenak egiten.

Lan nagusiak bukatuta daude eta dagoeneko elementu osagarri batzuk jartzea baizik ez da falta. Horiek datozen asteetan osatuko dira.

liburutegiaBI19

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.