Itxaspeko bidea eta beste mendiko bide batzuk garbitzen ari da Udala

Traducir al español

Udalak uda aurretik egiten dituen lanen artean mendiko bideak garbitzen ditu eta horretan ari da egun hauetan Txukun enpresaren bidez.

Argazkian ikusten den bezala, Itxaspekoa da garbituko diren bideetako bat. Horrez gain, oinezkoentzako hainbat bide ere garbituko ditu, mendiko ibilbideak gustuko dituztenek eroso erabili ahal izan ditzaten. Aste honen bukaerarako amaituko dira lanak.

Autoentzako eta oinezkoentzako mendi bide horiek udan erabiltzen dira gehien, eta horregatik egiten du Udalak lan hau urtero garai honetan.