Gizarte zerbitzuetako eta berdintasun politikako departamentuko teknikari-lanpostuaren deialdiko lehen azterketaren emaitzak publikatu ditu Udalak, berrikusketaren ondoren

Traducir al español

Udalak abian daukan Gizarte zerbitzuetako eta berdintasun politikako departamentuko teknikari-lanpostuaren deialdiaren barruan, lehen azterketaren emaitzak publikatu zituen apirilean. Emaitza horiei erreklamazioak aurkezteko epearen barruan bi erreklamazio aurkeztu ziren eta, horiek aztertu ondoren, HAEE/IVAPek emandako txostena aintzakotzat hartuta, aldaketak izan dira eta orain behin betiko emaitzak publikatu ditu Udalak:

Lehen azterketaren behin betiko emaitzak, berrikusketaren ondoren; eta bigarren ariketaren deialdia (PDF)

Lehen azterketaren erantzun zuzenak, berrikusketaren ondoren (PDF)

Bigarren azterketa, maiatzaren 21ean

Deialdiaren barruko bigarren azterketa, aurrekoa gainditu dutenentzat, maiatzaren 21ean izango da, 11:00etan, Orioko kultur etxean.