Udalak deialdia egin du berriro, turismo, merkataritza eta ostalaritza departamenturako teknikari plaza betetzeko

Traducir al español

Gaurko egunez argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Udalak egindako lanpostu baten deialdia: funtzionarioen plantillan hutsik dagoen turismo, merkataritza eta ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikari plaza bete behar du Udalak eta lehiaketa-oposizioa deitu du, plaza hori hornitzeko.

Iazko uztailean egin zuen Udalak plaza hori betetzeko deialdi bat; baina, hutsik geratu denez, deialdi berria egin du orain.

Deialdiaren oinarriak hemendik deskargatu daitezke, euskaraz eta gaztelaniaz:

Turismo, merkataritza eta ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikariaren plaza betetzeko lehiaketa-oposizioaren oinarriak (PDF)

Lehiaketa-oposiziorako izena emateko epea ez da oraindik zabaldu. Aurrena horren iragarkia argitaratu behar da Estatuko Boletin Ofizialean eta, hurrengo egunetik kontatzen hasita, 20 egun naturaleko epea izango da izena emateko.