Udalak deialdia egin du berriro, udal kanpineko zuzendari plaza betetzeko

Traducir al español

Gaurko egunez argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Udalak egindako lanpostu baten deialdia: funtzionarioen plantillan hutsik dagoen udal kanpineko zuzendariaren plaza bete behar du Udalak eta lehiaketa-oposizioa deitu du, plaza hori hornitzeko.

Iazko uztailean egin zuen Udalak plaza hori betetzeko deialdi bat; baina, hutsik geratu denez, deialdi berria egin du orain.

Deialdiaren oinarriak hemendik deskargatu daitezke, euskaraz eta gaztelaniaz:

Udal kanpineko zuzendariaren plaza betetzeko lehiaketa-oposizioaren oinarriak (PDF)

Lehiaketa-oposiziorako izena emateko epea ez da oraindik zabaldu. Aurrena horren iragarkia argitaratu behar da Estatuko Boletin Ofizialean eta, hurrengo egunetik kontatzen hasita, 20 egun naturaleko epea izango da izena emateko.