Zaintzaren inguruan arituko da Saioa Garmendia irailaren 17an Arraunetxen.

«Zaintzailea zainduz» izenburupean zaintzaren inguruko hitzaldia emango du Saioa Garmendiak irailaren 17an, ostiralarekin.

Hitzaldiak zaintzaileengan eta beren eginkizunean jarriko du arreta batez ere. 18:30etik aurrera egingo da Arraunetxen.

Gizarte Ongizate Batzordeak antolatu du hitzaldia, Orioko Esperientzia Eskolaren laguntzarekin.