Api16

19:00

Testura taldeak kontzertua emango du Arraunetxen apirilaren 16an

Lekua: Arraunetxe

Antolatzailea: Orioko Udala

Traducción automática al castellano

Testura taldeak kontzertua egingo du Orion apirilaren 16an, ostiralarekin. Kontzertua 19:00etan izango da, Arraunetxeko aretoan.

Kontzerturako sarrerak aldez aurretik hartu behar dira, 2 euro ordainduta. Aforo-mugak direla-eta, 80 sarrera daude saltzeko eta datorren astelehen arratsaldetik aurrera erosi daitezke kultur etxean. Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ditzake, gehienez.

Testura taldea

Testura taldea laukote bat da, musikari hauek osatzen dutena:

  • Ander Mujika
  • Felix Buff
  • Johannes Buff
  • Maialen Belaustegi

Iazko azaroan argitaratu zuten beren lehen diskoa, taldearen izen berarekin, eta horren aurkezpena egingo dute Orion.

Napoka Irian ibilitako musikaria da Ander Mujika elgoibartarra. Talde hura desegin eta gero beste zenbait proiektutan aritu zen eta, azkenean, Testura taldea sortzea erabaki zuen iaz beste hiru lagunekin batera. Bakarka hasi zen lanean, baina, proiektua osatzeko, Felix Buff eta Johanes Buff musikariekin elkartu zen. Maialen Belaustegik musikari irudiak jarri dizkio.

Testura egitasmoak musika eta irudiak bateratzen ditu. Esperimentaziotik sortutako lana da eta, kantuak baino gehiago, soinu-piezak egiten dituztela diote egileek.

Testura musika taldea