Abe19

19:00

Zetak taldearen kontzertua izango da kiroldegian abenduaren 19an

Lekua: Karela kiroldegia

Antolatzailea: Orioko Udala

Traducción automática al castellano

Pello Reparaz musikari nafarra buru duen Zetak taldeak kontzertua emango du Orion abenduaren 19an, larunbatarekin. Kontzertua 19:00etan izango da, Karela kiroldegian.

Sarrerak aldez aurretik hartu behar dira, 10 euro ordainduta. Aforo-mugak direla-eta, 220 sarrera baizik ez daude saltzeko eta asteazken arratsaldetik aurrera erosi daitezke kultur etxean. Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ditzake, gehienez.

Zetak taldea

Zetak taldea Pello Reparazek sortu zuen 2019ko azaroan. Pello Reparaz ezaguna da euskal musikaren munduan, urtetan izan delako Vendetta taldearen buru. Vendetta taldeak bere ibilbideari bukaera eman zionean, 2018an, Pello Reparazek zerbait zeharo desberdina egin nahi zuen eta ska erritmoak utzi eta pop elektronikoari heldu zion, Zetak taldea sortuz.

Gaur egun, musikari hauek osatzen dute Zetak taldea:

  • Pello Reparaz, abeslaria.
  • Leire Colmo, perkusioa.
  • Iban Larreburu, bateria.
  • Gorka pastor, sintetizadorea.

Zetak taldeak iazko abenduan kaleratu zuen lehenbiziko diskoa, Zetak izenekoa, eta, pandemiaren ondoriozko egoerak promozioa egiten lagundu ez badio ere, sona handia lortu du dagoeneko, batez ere jende gaztearen artean.

Diskoko kantez gain, aurten beste hiru kanta ere grabatu eta zabaldu dituzte internet bidez eta sare sozialetan: Zeinen ederra izango den, Hegan eta Hitzeman.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.