Abe02

18:00

«Euskara eta emakumeak» hitzaldia izango da abenduaren 2an kultur etxean

Lekua: Kultur etxeko areto nagusia

Antolatzailea: Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskola eta Udala

Traducción automática al castellano

Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak eta Orioko Udalak elkarlanean antolatuta, «Euskara eta emakumeak. Genealogia/begirada feminista bat» izeneko hitzaldia izango da datorren asteazkenean, abenduak 2, 18:00etan hasita. Hitzaldia kultur etxeko areto nagusian egingo da eta Saioa Iraola Urkiola izango da hizlaria.

Hitzaldian parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, esteka honetan:

https://forms.gle/tqCb7uPr3DN3fKFB7

Euskaraldiaren eta Euskararen Egunaren aitzakian antolatu da hitzaldia data horretan, Udalak eta Ahalduntze Eskolak euskara alorrean egiten ari diren elkarlanaren barruan.

Saioa Iraola Urkiola, hizlari

Saioa Iraola Urkiola Leitzan jaioa da eta gaztetatik militatu du mugimendu feministan. Kazetaritzako lizentziatura dauka eta feminismo eta genero-ikasketen masterra egin du. Hainbat komunikabidetan kolaboratu du, besteak beste: Karrape Irratia, Info 7 irratia, Gaur 8 eta Ttipi-Ttapa aldizkariak. Formakuntza feministan ere ibili da, hitzaldiak ematen eta Euskal Herriko Bilgune Feministako koordinazio-lantaldean aritu da hamar urtez.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.