Aza14

19:00

Mikel Urdangarinen kantaldiaren ordutegia berriro aurreratu behar izan du Udalak

Lekua: Karela kiroldegia

Antolatzailea: Orioko Udala

Traducción automática al castellano

Mikel Urdangarinen kantaldia larunbat honetan izango da, Karela kiroldegian, 19:00etan.

Hasieran 22:00etan programatu zuen Udalak eta, gero, 20:00etara aurreratu behar izan zuen, pandemia-egoera dela-eta agintariek hartutako neurriak betetzeko. Orain, berriro aurreratu behar izan du Udalak, Jaurlaritzak joan den asteburuan indarrean jarritako neurri berriengatik eta, beraz, azkenean, 19:00etan hasiko da kantaldia, 21:00etarako bukatuta egoteko.

Kantaldirako sarrerak bukatuta daude dagoeneko.

Norbait baldin badago dagoeneko sarrera erosita daukana eta, ordu-aldaketagatik, ekitaldira joan ezingo duena, kultur etxera joan besterik ez dauka bere sarrerarekin eta dirua bueltatuko zaio.

Mikel Urdangarin, ibilbide luzeko kantaria

Mikel Urdangarin bizkaitarra da, Zornotzan jaioa, eta bertsolari gisa egin zen ezagun, kantari hasi aurretik. 1997an atera zuen lehenbiziko diskoa, Haitzetan izenekoa, eta geroztik musika-ibilbide luzea egin du, beti estilo intimistan eta gitarraz lagunduta. Ezaguna da, besteak beste, Kirmen Uribe poeta ondarrutarrarekin egindako elkarlan oparoa.

Urte hauetan guztietan disko, DVD eta zuzeneko emanaldi ugari egin ditu eta euskal kantagintzako ahots ezagunenetako bat bihurtu da. Iaz argitaratu zuen azken diskoa, Hotza da NY is cold izenekoa, Leonard Cohenen omenez egindako zuzeneko emanaldi baten grabazioa.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.