Urr20

18:00

Leire Zinkunegik «Itsaspeko ipuinak» kontatuko ditu asteartean kultur etxean

Lekua: Kultur etxeko areto nagusia

Antolatzailea: Orioko Udala

Traducción automática al castellano

Datorren urriaren 20an, asteartearekin, Leire Zinkunegi ipuin-kontalari oriotarrak «Itsaspeko ipuinak» izeneko saioa emango du kultur etxean, 18:00etan hasita.

Ipuin-kontaketa saioa 5 eta 8 urte arteko haurrentzat prestatu du Leirek eta bertan itsasoarekin lotutako ipuinak kontatuko ditu.

Gonbita hartu behar da, aldez aurretik

COVID-19aren pandemiak sortutako egoerak behartua, ekitaldiak 30 laguneko aforo mugatua izango du eta, hori dela eta, bertaratu nahi dutenek gonbita jaso beharko dute aldez aurretik kultur etxean bertan.