Ots07

Ots09

Danbolin Musika Eskolako ikasleek parte hartuko dute asteburuan Andoaingo Piano Jaialdian

Lekua: Andoaingo Bastero kulturgunea

Traducción automática al castellano

Asteburu honetan Andoaingo Piano Jaialdia izango da eta, urtero bezala, han izango dira Orioko piano-ikasleak. Jaialdiaren 15. edizioa da aurtengoa.

Piano-jaialdia otsailaren 7an hasiko da, ostiralarekin, Andoaingo Bastero Kulturgunean, 19:15ean. Francisco Escudero Kontserbatorio Profesionaleko orkestra sinfonikoak eta Ane Blázquezek Alec Rowley-ren "Miniature kontzertua piano eta orkestrarentzat" joko dute. Danbolin Musika Eskolako eta Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasle da Ane Blazquez.

Larunbateko eta igandeko saioetan, Danbolin Musika Eskolako piano-ikasleek parte hartuko dute eta konpositore hauen obrak joko dituzte: K. Costley, L. Streabborg, J. F. Burgmuller, B. Bartok, A. Unzu, A. Arensky, A. Collins, M. Tchaikovsky eta J. Brahms. Guztira, Danbolin Musika Eskolako 16 ikaslek parte hartuko dute jaialdian; gazteenak, 8 urtekoak, eta zaharrenak, berriz, 15ekoak. Bi modalitatetan parte hartuko dute: piano-bakarlaria eta pianoa lau eskutara.

Hauek dira Orioko ikasleek larunbatean eta igandean egingo dituzten saioak:

OTSAILAK 8, LARUNBATA

Pianoa lau eskutara, A mailan. 11:15etik 12:15era, auditorioan hiru bikotek parte hartuko dute:

  • Nora Ruiz Areizaga eta Arrate Igartua Viso
  • Irati Txintxurreta Goikoetxea eta Julen Lekuona Campos
  • Paul Sarasua Ijurra eta Oier Iruretagoiena Iribar.

Piano bakarlaria, B mailan. 16:30etik 17:15era, auditorioan: Itxaso Ayerbe Cisneros eta Ane Blázquez Barrajón.

Piano-bakarlaria, B mailan. 17:30etik 18:15era, auditorioan: Uxue Etxeberria Erzilla.

OTSAILAK 9, IGANDEA

Pianoa lau eskutara, B mailan. 9:30etik 10:15era, auditorioan: Martin eta Iñaki Daly Brazo.

Pianoa lau eskutara, B mailan. 10:30etik 11:15era, auditorioan: Maddi Etxeberria Erzilla eta Uxue Aginalde De la Cruz.

Piano-bakarlaria, B mailan. 10:30etik 11:15era, ekitaldi aretoan: Sara Loidi Romero.

Pianoa lau eskutara, C mailan. 15:30etik 16:15era: Ane eta Maddi Orzaiz Vega.

Igande arratsaldean, jaialdiari amaiera emateko, sarien banaketa izango da eta, ondoren, kontzertua, 18:00etan hasita, eta bertan aipamen bereziak jaso dituzten ikasleek parte hartuko dute.

Danbolin Musika Eskolako ikasle guztiei eta Audra Almanaityte irakasleari zorte ona opa diegu.

Informazio gehiago: http://www.andoaingopianojaialdia.eus

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.