Ots22

Egun osoan

Inauteri Festa eta Arraun Eguna ospatuko dira otsailaren 22an

Antolatzailea: Orioko Udala eta Arraun Elkartea

Traducción automática al castellano

Datorren otsailaren 22an, larunbatarekin, bi ospakizun izango dira Orion: batetik, urteroko Inauteri Festa, eta, bestetik, Arraun Eguna.

Bi ospakizunetarako programa bateratua kaleratu du Udalak.

Egun horretarako egitaraua hau izango da:

 12:00 Sugarri fanfarrea kalez kale.

12:00 Mozorroen kalejira, KTAtik aterata.

13:00 Photocall-a Endaia plazan, Arkupek antolatuta.

13:00 Marmitako-errazioak (2 euro) eta txotxeko sagardoa (1,5 euro) banatuko ditu Ibai Ondo plazan Orioko Arraunketa Elkarteak.

14:15 Kalejira Endaia plazatik pilotalekura.

14:30 Inauteriko herri-bazkaria pilotalekuan. Helduen menua: 18 €. Haurren menua: 12 €. Bazkaritarako txartelak salgai kultur etxean.

16:00 Oriaren traineru-jaitsiera errioan

17:30 Mozorroen kalejira, pilotalekutik aterata

17:30 Rockalean elektrotxaranga kalez kale.

Datorren urteko Inauterietako gaia

Datorren urteko Inauterietako gaia bozketaz erabakiko da. Gaiak proposatzeko, idatzi mezu bat Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera otsailaren 20a baino lehenago. Animatu eta parte hartu!