Ots07

22:00

Alos Quartet taldearen kontzertua izango da otsailaren 7an

Lekua: Kultur etxea

Antolatzailea: Orioko Udala

Traducción automática al castellano

Otsailaren 7an, ostiralarekin, Alos Quartet musika-taldearen kontzertua izango da kultur etxeko areto nagusian, 22:00etan hasita.

Sarrerak 5 eurotan salduko dira eta aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean. 100 sarrera jarriko dira salgai.

Alos Quartet taldea

1999an sortu zen Alos Quartet taldea, ia kasualitatez, Niko Etxarten dei batek lau musikari elkartu zituenean grabaketa batetarako. Dagoeneko 20 urte pasatu dira eta taldeak bere ibilbidea egin du, soinu propioa sortuz. Taldea honako musikariek osatzen dute:

  • XABIER ZEBERIO, nyckelharpa eta biolina
  • FRANCISCO HERRERO, biolina
  • LORENA NUÑEZ, biola
  • IVAN CARMONA, celloa

Kontzertuan, bereziki, LAU izeneko diskoko piezak joko dituzte, bere errepertorioko kantu ezagunekin batera. 2019an grabatu zuten LAU diskoa eta 16 pieza biltzen ditu: batzuk, doinu ezagunen berrinterpretazioak; gehienak, ostera, berriak, Xabier Zeberiok konposatuak eta moldatuak.

Taldeari buruzko informazio gehiago:

https://www.alosquartet.com/

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.