Urt24

22:00

ARTANTXURIKETAN ikuskizuna izango da kultur etxean urtarrilaren 24an

Lekua: Kultur etxea

Antolatzailea: Orioko Udala

Traducción automática al castellano

Urtarrilaren 24an, ostiralarekin, ARTANTXURIKETAN izeneko ikuskizuna izango da kultur etxeko areto nagusian, 22:00etan hasita.

Sarrerak 2 eurotan salduko dira eta aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean.

Arto-zuriketa antzeztuz

Garai batean, baserrietan, kultur transmisiorako bide izaten zen arto-zuriketa. Artoa aletu bitartean kantu zaharrak abesten ziren eta kontakizun ugari konpartitzen ziren baserriko sukaldean edo mandioan. Transmisio-lan horren antzezpena egiten dute Maixux Zugarramurdi goizuetarrak eta haren hiru alabek: Arantxa, Ainhoa eta Maider (Ansa ahizpak). Ansa ahizpek urteak daramatzate musika munduan, ofizioa eta afizioa uztartuz, eta oraingo honetan amarekin batera osatu dute ikuskizuna.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.