Abu16

19:30

Paul San Martin & Denis Agenet bikotearen kontzertua izango da abuztuaren 16an, ‘Ziaboga’ musika-zikloraren barruan

Lekua: Herriko Plaza

Antolatzailea: Orioko Udala eta Enbor Akzio Kulturala

Traducción automática al castellano

Datorren abuztuaren 16an, ostiralarekin, kontzertua izango da Herriko Plazan, 19:30ean hasita, Udalak eta Enbor Akzio Kulturakak elkarrekin antolatutako ‘Ziaboga’ musika-zikloaren barruan.

Kontzertua doan izango da.

PAUL SAN MARTIN & DENIS AGENET (EH-Frantzia)

15 urtez geroztik musikagintzan aritua, gaur egun Blues estiloko piano-jotzaile entzutetsua da Paul San Martin. Stride eta Boogie Woogie estiloko doinuek erakarrita, 2011n Gaztelupeko Hotsaken zigilupean, “Tracks” izeneko lana argitaratu zuen. Stay Blues izeneko taldearekin, hamaika blues- eta jazz-jaialditan aritutakoa da; horien artean, Donostiako Jazzaldian hainbatetan hartu du parte. Izen handiko artistekin kolaborazioak egina da eta Ziaboga musika zikloan, Denis Agenet bateria-jotzaile frantsesarekin hartuko du parte.

Ikusi bideo bat hemen: https://youtu.be/LkJujcS2lFI

Info +: http://paulsanmartin.com

ziabogaBI19

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.