Abu10

22:00

Zinea izango da abuztuaren 10ean, hondartzan: Harpetarra

Lekua: Antilla hondartza

Antolatzailea: Orioko Udala

Traducción automática al castellano

Abuztuaren 10ean, larunbatarekin, zine-emanaldia izango da hondartzan, 22:00etan hasita, udako kultur programazioaren barruan. ‘Harpetarra’ filma proiektatuko da, euskaraz.

Udalak lau film programatu ditu aurtengo udan eta hau izango da hirugarrena.

Sarrera doan izango da.

Eguraldi txarra egiten badu, zine-emanaldia Herriko Plazan egingo da.

Abenturazko filma, haurrekin ikusteko egokia

Nick Park-ek zuzendu du ‘Harpetarra’ filma. “Wallace & Gromit” filmagatik Oscar sari bat irabazi zuen Park-ek.

Aardman animazio-estudioen laguntzarekin (“Shaun arditxoa”), Historiaurrean kokatutako istorio bitxia sortu du. Hauxe da sinopsia:

“Dug harpetarra eta Urde basurdea dira abentura honetako protagonistak. Bi zibilizazio, Harri Arokoa eta Brontze Arokoa, lehian ari dira historian tokitxo bat lortzeko. Nola? Ba beren arbasoek irakatsi zien moduan: “joko sakratuarekin”. Historian jokatuko den partidarik epikoena izango da! Jokoan ez dago kopa bat, baizik eta Dugen tribuak bizirik jarraitzea.”.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.