Uzt10

08:30 — 14:00

Ziklomotoreen azterketa teknikoa egingo da uztailaren 10ean

Lekua: Herriko Plaza

Herriko 50 cc-ko ziklomotoreek azterketa teknikoa (ITV/IAT) egin ahal izango dute Orion bertan, uztailaren 10ean, asteazkenarekin. Azterketa teknikoa Herriko Plazan egingo da.

Udaltzaingoak jakinarazi nahi die ziklomotoreak dituzten herritar guztiei aukera izango dutela horien azterketa teknikoa egiteko herrian bertan.

Aldez aurretik txanda hartu beharko dute, Udaltzaingora etorrita edo telefonoz deituta: 943 830 028.

Ordutegia hau izango da: 08:30etik 14:00etara.

Ekarri beharreko agiriak

Bere ziklomotorearen azterketa egin nahi duenak Herriko Plazara azaldu behar du, aldez aurretik hartutako egun eta orduetan, ziklomotorearen dokumentazioa ekarriz:

  • Fitxa teknikoa
  • Aseguruaren agiria
  • Zirkulazio-baimena

Azterketa teknikoa pasatzeko, 28,17 euro ordaindu behar dira momentuan bertan.

Udaltzaingoak gogorazten du derrigorrezkoa dela motorrei azterketa teknikoa egitea eta berehala kontrolak egiten hasiko direla, motorrek azterketa pasa duten ala ez egiaztatzeko.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.