Mai18

10:30

Eskualdeko mintzalagunek bisita gidatua egingo dute Orion larunbatean

Lekua: Herriko Plazatik abiatuta

Antolatzailea: Urola Kostako Udal Elkartea eta AEK

Traducción automática al castellano

Urola Kostako mintzalagun-taldeetan dabiltzanek bisita gidatua egingo dute Orion larunbat goizean, maiatzak 18, 10:30ean hasita. Herriko Plazatik abiatuko dira eta Goiko Kalean barrena ibiliko dira ordu betez, garai bateko Orioren berri jasoz: eliza, eraikin historikoak, bertako kaleen egitura, historia, erromes-bidea, ontzigintza-tradizioa, arrantza… Behin bisita gidatua bukatu ondoren, Herriko Plazara jaitsiko dira berriz mintzalagun taldekoak eta bertan pote bat hartuko dute.

Mintzalagun programan parte hartzen dutenek urtero egiten dituzte hainbat jarduera elkarrekin eta aurten Orion egitea erabaki dute ikasturteko azken eskurtsioa. Parte hartu nahi dutenek telefono honetara deitu behar dute, izena emateko: 625 485 215

Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko udalek antolatzen dute Mintzalagun programa, AEKren laguntzarekin.

Begi Bistan zerbitzu-enpresak prestatzen ditu bisita gidatuak taldeentzat, aldez aurretik eskatuta (657 794 677 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.)

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.