Datorren abenduaren 1ean, asteartearekin, Leire Zinkunegi ipuin-kontalari oriotarrak ipuin-kontaketa saioa egingo du kultur etxean, 18:00etan hasita.
Ipuin-kontaketa saioa 5 eta 8 urte arteko haurrentzat prestatu du Leirek.
Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean, distantzia- eta segurtasun-neurriak zainduta. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2020ko irailaren 24ko eta urriaren 29ko ohiko bilkuretako akten zirriborroak.
2.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2021eko aurrekontu orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal-araua.
3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2021 urterako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.
4.- Onartzea, egoki bada, EH BILDU udal talde politikoak aurkeztutako mozioa, Udal finantzaketarako Foru Funtsari eta Zorpetzeari buruzkoa.
5.- Eskariak eta galderak.
Orioko Udalak antolatutako Julen Alonso & Oinkari dantza-taldearen ikuskizunerako sarrerak ahitu egin dira dagoeneko.
Horrez gain, Errikotxia elkarteak eta Udalak antolatutako San Nikolas eguneko bertso-saiorako gonbitak ere ahituta daude atzoz gero.
2020-12-01
18:00
Kultur etxeko areto nagusia
Orioko Udala
Datorren abenduaren 1ean, asteartearekin, Leire Zinkunegi ipuin-kontalari oriotarrak ipuin-kontaketa saioa egingo du kultur etxean, 18:00etan hasita.
Ipuin-kontaketa saioa 5 eta 8 urte arteko haurrentzat prestatu du Leirek.
2020ko azaroaren 13an Marokok bere armada bidali zuen Guergueratera, eremu hartan manifestazioak egiten ari ziren sahararrak erreprimitzeko. Sortutako egoeraren aurrean, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidenteak, adierazpen baten bitartez, amaitutzat eman du Fronte Polisarioak eta Marokoko Erresumak 1991n sinatutako su-eten konpromisoa.
Egoera larria da eta, horren aurrean, Orioko Udalak elkartasuna erakutsi nahi izan dio herri sahararrari eta, horretarako, Saharako bandera zintzilikatu du udaletxeko balkoian.
2020-12-05
19:00
Karela kiroldegia
Orioko Udala
Julen Alonso musikari oriotarrak eta Oinkari dantza-taldeak «Sutan dantzan» izeneko ikuskizuna eskainiko dute Orion abenduaren 5ean, larunbatarekin. Ikuskizuna 19:00etan izango da, Karela kiroldegian.
Ikuskizunerako sarrerak aldez aurretik hartu behar dira, 10 euro ordainduta. Aforo-mugak direla-eta, 220 sarrera baizik ez daude saltzeko eta dagoeneko erosi daitezke kultur etxean. Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ditzake, gehienez.
Aurreko edizioaren arrakasta ikusita, abian da OLATURA-UP! egitasmoaren 2. edizioa. Eskualdeko ekintzaile eta enpresari txikien negozioak ezagutarazi, eta bertako kontsumoa sustatzeko programa da. Abenduan garatuko da ekimena; bereziki, merkatari, ostalari eta negozio txikiei bideratuta.
Ekimenaren helburua da eskualdeko ekintzaile eta negozio txikien jarduna ikusaraztea. COVID-19ak sortutako testuinguru berri honetan, ezinbestekoa da ekintzaile nahiz enpresari txikiek jauzi digitala egitea. Horretarako, «Google My Business» fitxa erreminta oso aproposa da; bai ohiko bezeroarengana hurbiltzeko; baita bezero berriek erraz aurkitzeko ere. Azken finean, eskualdeko negozioen ikusgaitasunaren bitartez, eskualdeko kontsumoa bultzatu nahi du Udal Elkarteak ekimen honen bidez.