Albisteak
‘Gure Hots’ dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia egingo dituzte ekainaren 15ean
Ahalduntze Eskolaren udaberriko programaren baitan, Arrate Fernandez Itxasok zuzendutako Gure Hots dokumentalaren emanaldia egingo dute ekainaren 15ean, asteazkenarekin. 18:00etan izango da proiekzioa eta, ostean, solasaldia egingo dute Fernandez Itxasorekin eta Leire Zinkunegirekin.
«Orioko natur ondarea: ezkutuko altxorrak, agerian» hitzaldiaren bideoa ikusgai da
Maiatzaren 26an, asteazkenarekin, errioari buruzko hitzaldi-sortako bosgarren eta azken aurkezpena egin zuten Arraunetxen. Arturo Elosegi Ekologian katedradunak eta EHUko irakasleak errioaren bioaniztasuna izan zuen hizpide, eta itsasadarraren aberastasun naturala nabarmendu zuen.
Mutiozabalen inguruko informazioa zabaltzeko postua izan da asteburuan Pasaiako Itsas Festibalean
Maiatzaren 26tik 29ra egin dute Pasaian Itsas Festibalaren II. edizioa. Itsas kultura eta ondare-balio ugaritako ordezkarien elkargune bihurtu da Pasaiako portua azken egunetan, eta Albaola Itsas Kultur Faktoriak postua jarri du han, Mutiozabalen proiektuaren berri emateko. Horri esker, dozenaka lagunek izan dute Mutiozabal-Txoren ontziola ezagutzeko aukera.
Orioko Udalak eta San Nikolas parrokiako Caritas elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute
Herriko San Nikolas parrokian dagoen Caritas elkartearen urteko jarduna bermatzeko asmoz, Anuska Esnal Orioko alkateak eta Unai Manterola parrokiako apaizak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, maiatzak 27, udaletxean. Caritasek herriko ohiturei eta behartsuei laguntzeko konpromisoari eusten die, eta Udalaren babesa izango du zeregin horretan.
KZguneko tutoretza zerbitzua martxan izango da ekainaren 17an
Datorren ekainaren 17an, ostiralarekin, KZguneko tutoreak Orio bisitatuko du 16:00etatik 17:45era. Tramiteak egiteko, ikastaroa antolatzeko eta zalantzak argitzeko aukera izango da eta, horretarako, ezinbestekoa izango da ordua hartzea.