Albisteak
Ekainaren 1ean jarriko dira martxan TAO makinak, hondartza inguruan eta futbol-zelaiaren ondoko aparkalekuan
Herriko TAO makinak ekainaren 1etik irailaren 12ra arte egongo dira martxan (biak barne).
Ibilgailuan aurtengo eranskailua ez daukatenek tiketa hartu beharko dute hondartza inguruan eta futbol-zelaiaren ondoan aparkatzeko. Udalak, urtero bezala, etxera bidali die aparkatzeko eranskailua ibilgailuaren zerga dagoeneko ordainduta daukaten eta Udalarekin zorrik ez duten guztiei. Eranskailua duenak ez du tiketa atera beharrik izango.
Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, maiatzak 27
Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean, distantzia- eta segurtasun-neurriak zainduta. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:
Estropalari kalea asfaltatuko du Udalak ostegun-ostiraletan
Estropalari kalea asfaltatuko du Udalak maiatzaren 27 eta 28an. Kale osoa asfaltatuko da: 18. zenbakidun portaletik 30.era arte, eta hortik hondartza-bideko bidegurutzera arte.
Lanak ostegun goizean hasiko dira eta, eguraldiak laguntzen badu, ostiral arratsalderako bukatuko dira.
Antonio Oliden «Konpaxa»ri buruzko liburua aurkeztu zuten ostiralean Arraunetxen
Joan den ostiralean, maiatzak 21, Antonio Oliden «Konpaxa» oriotarrari buruzko liburua aurkeztu zuten Arraunetxen Orioko alkateak, Arraun Elkarteko presidente Josu Esnaolak eta liburuaren egileek: Alvaro Bermejo idazleak eta Joseba Urretabizkaia argazkilariak. Antonio Olidenen etxekoek eta lagunek ere parte hartu zuten ekitaldian.
Liburuak «Antonio Oliden ‹Konpaxa›, arraunlari eta patroi» du izenburua. Antonio Olidenek 95 urte ditu eta Orioko arraunlari ezagunenetako bat da, izan duen kirol-ibilbide apartagatik. Alvaro Bermejo kazetari eta idazleak idatzi du liburuaren testua eta txuri-beltzezko argazki ederrak, berriz, Joseba Urretabizkaia argazkilari ezagunak egin ditu. Josebak editatu du liburua, Xibarit argitaletxeko «Jentilak» bildumaren barruan. Oso edizio zaindua da.
TicketBAI sistema euskaraz erabiltzeko deia egin diete Udalak eta UEMAk herriko denda, taberna eta negozioei
2022tik aurrera egoitza fiskala Euskadin duten negozio guztiek TicketBAI sistema erabili beharko dute, fakturak sortzeko eta datuak Ogasunarekin konpartitzeko. Hori dela eta, Orioko negozio guztiek ezarri beharko dute aplikazio informatiko bat, aukera emango diena fakturak eta tiketak sortzeko eta, aldi berean, horien datuak Gipuzkoako Foru Ogasunari bidaltzeko. Negozio guztiek egin beharko dute hori: tabernek, dendek, era guztietako zerbitzuak ematen dituztenek…
TicketBAI sistemak aukera ematen du euskararen normalizazioan aurrerapauso bat emateko, fakturak eta tiketak ere euskaraz sortuz; baina, jakina, horretarako, erabiltzen diren aplikazio informatikoak gai izan behar du euskaraz lan egiteko. Zoritxarrez, aplikazio horietako asko ez daude prestatuta euskaraz erabiltzeko eta, ondorioz, gaztelania hutsean sortzen dituzte fakturak edo tiketak.
Kultur aniztasunaren aldeko agiri bat adostu eta argitaratu du Udalak
Maiatzaren 21a «Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna» izendatuta dago eta, horren harira, Orioko Udaleko Bizikidetza Batzordean agiri bat landu eta adostu dute, gaia herritarren artean zabaltzeko eta gogoeta sustatzeko. Udala osatzen duten alderdi guztiek egin dute bat agiriarekin.
Honela dio agiriak, hitzez hitz: