Albisteak
Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren oharra, Eguberriak direla-eta
Urola Kostako Udal Elkarteak jakinarazi du abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez dela hondakinik bilduko.
Jaiegun horietan ez da puntuz puntuko bilketa-zerbitzurik izango merkataritza, ostalaritza eta zerbitzutako establezimenduentzat, eta kaleko hondakin-guneetan ere ez da bilketarik egingo.
Euskarazko produktuen katalogoa banatu du Udalak ikastetxeen laguntzarekin
Udalak euskarazko produktuen katalogoa banatu du egunotan, herriko bi ikastetxeen laguntzarekin. Guztira, katalogoaren 1000 ale erosi ditu Udalak eta, herriko ikasle guztien etxeetara bidaltzeaz gain, herritarren eskura jarri ditu kultur etxean eta udaletxean.
Gabonetako opariei begira, euskarazko produktuak sustatu nahi ditu Udaleko Euskara batzordeak eta horretarako banatu du katalogoa.
Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du asteazkenean, abenduak 23
Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean, distantzia- eta segurtasun-neurriak zainduta. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:
1.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 10/2020 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.
2.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 11/2020 zenbakidun kreditu aldatzeko espedientea, kreditu gehigarriaren modalitatean.
Xabi Solano Maizaren kontzerturako sarrerak astelehenean jarriko dira salgai
2021-01-02
19:00
Karela kiroldegia
Orioko Udala
Gabonetako kultur programaren barruan, Xabi Solano Maiza trikitilari hernaniarraren eta Kimua dantza-kolektiboaren musika-ikuskizuna izango da urtarrilaren 2an, 19:00etan, Karela kiroldegian.
Kontzerturako sarrerak 10 eurotan salduko dira kultur etxean astelehen arratsaldetik aurrera.
Gabonetako bi otar zozkatuko ditu Arkupe elkarteak herrian kontsumitzen dutenen artean
Arkupe merkatarien eta ostalarien elkarteak Gabonetako kanpaina jarri du martxan, urtero bezala, herrian erosten dutenak saritzeko asmoz.
Arkupek bi otar osatu ditu parte hartzen duten establezimenduek egindako ekarpenekin. Guztira 34 establezimendu dira kanpainan parte hartzen dutenak. Abenduaren 14tik 21era establezimendu horietan kontsumitzen dutenen artean zozkatuko dira otarrak.
Urola Kostako Udal Elkarteak 2021eko aurrekontua onartu zuen asteazkenean
2021eko aurrekontua 9.081.770 eurokoa da. Abenduaren 16an Udal Elkartearen egoitzan egindako Batzar Nagusian onartu dute Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako zinegotziek. Aurrekontuak EAJko eta Elkarrekin Podemoseko hautetsien eta PSE-EE alderdiko hiru zinegotziren aldeko botoekin onartu dituzte. EH Bilduko hautetsiek aurka bozkatu dute eta PSE-EEko zinegotzi bat abstenitu egin da.