Albisteak
Balearen Egunean herriguneko trafikoa moztuta egongo da
Maiatzaren 14an, larunbatarekin, Balearen Eguneko ospakizunak direla-eta, herriguneko trafikoa moztuta egongo da goizeko 8:00etatik igande goizeko 8:00ak arte. Horregatik, herriko sarrera-irteerak Txanka-Hondartzatik bideratuko ditu Udaltzaingoak.
Maiatzaren 15ean pasatuko da herritik Itzulia Women 2022 txirrindulari-proba
Maiatzaren 13an, ostiralarekin, Gasteizen hasiko da Itzulia Women 2022 txirrindulari-proba, eta hilaren 15ean, igandez, helduko da Donostiara. Oriotik azken egun horretan pasatuko da, goizean, eta N-634 errepidea trafikoari moztuta egongo da bi une jakinetan.
‘Azken Balea’ emanaldia 18:00etan izango da
Balearen Eguneko programazioaren barruan, Tomaxen Abenturak clown-konpainiak Azken Balea ikuskizuna emango du ostegunean, maiatzak 12. Saioa 17:30ean hastekoa zen, baina, azken orduko gorabeherak tarteko, 18:00etara atzeratu behar izan da ordua. Barkatu eragozpenak.
Bide-heziketa ikastaroa jasotzen ari dira bi eskoletako haurrak
Udalak haurrentzako bide-heziketa ikastaroei heldu die berriro, pandemiagatik etena egin eta gero. Maiatzaren 2tik 31ra egingo dituzte aurtengo saioak, eta Aloña Zubeldia udaltzainak gidatuko ditu.
Aingiraren misterioei buruzko hitzaldia emango du Estibaliz Diaz ikertzaileak datorren asteazkenean
Datorren asteazkenean, maiatzak 11, Orioko itsas ondareari buruzko laugarren hitzaldia antolatu du Udalak. Arraunetxen izango da, 19:00etan hasita, eta Estibaliz Diaz Biologian doktore eta ikertzaileak gidatuko du saioa.
Igandean egingo da aurtengo artisau-azoka
Maiatzaren 8an, igandearekin, egingo da aurten artisau-azoka. Goizez izango da zabalik, 10:00etatik 14:00etara, eta era askotako artisautza-lanak erakutsi eta salduko dira. Aurtengoa azokaren 27. edizioa izango da, aurreko bi urteetako etenaldiaren ondoren.